Bertako bizilagunek organikoaren edukiontzia zabaltzeko giltza eta zabor-poltsak udaletxeko informazio bulegoan, 8:30-13:30 bitartean, jaso ahal izango dituzte
Gaur urtarrilak 17, edukiontzien bidezko hondakin bilketa sistema berriaren esperientzia pilotua martxan jarri da Altamira auzoan.
Organikoa biltzeko edukiontziak zabaltzeko giltza bat beharrezkoa izango da. Giltzak eta zabor poltsak Udaletxeko informazio bulegoan jaso ahal izango dira 8:30tik 13:30era bitartean.
Gauzak horrela, gaurtik aurrera Altamirako bizilagunek edukiontzi sistema bidez bilduko dituzte hondakinak. Sistema berriarekin egunero eta nahi duten orduan bota ahal izango dituzte hondakinak edukiontzietara.
Udaletik, azpimarratu dute, aldaketa honen helburu nagusia egungo sistema hobetzea eta herritarrei erraztasunak eskaintzea dela, sistema berria lezoarren behar eta ohituretara egokituz. Sistema berriak, gainera, herritarren erosotasuna hobetzea du ardatz, eta horrek birziklatze kuotak hobetzen lagunduko du. Udaletik ziur daude jada gaikako bilketara ohituta dauden herritarrak hondakinak gaika ondo sailkatzen jarraituko dutela.