2022ko auzo-konpostaren jarraipenaren ekintzen hasiera

Al, 2022-02-21 12:08

Datorren asteazkenean, otsailaren 23an, 2022.urtearen konpostajearen ekintzekin hasiko gara. Azken 2 urteotan egin den bezala, aurten ere 8 jarraipen bisita aurreikusten dira. Aste honetakoa lehenengoa izango da eta hurrengoak, apirilean, maiatzean, ekainean, uztailean, irailaren hasieran (abuztuari dagokiona), urrian eta abenduan izango dira. Azken 2 urte hauetan dinamika honek onurak ekarri dituela ikusita, konpromiso honekin jarraituko dugu, emaitza positiboak ematen jarraituko duela espero baitugu.

2022.urtean zehar, 2021ean egin zen bezala, bisitak asteazkenetan izango dira. Oro har, aipatutako hilabeteetako azken asteazkena, abendukoa izan ezik. Hau, hilak 13an gauzatuko da, asteartean. Bisiten ordena azken urteotako berdina izango da: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene. 09:00etan hasiko dira eta 45' eta ordubete artean iraungo dute.

Bai Udaletxeak baita zerbitzu teknikoak ere, egungo osasun egoeraren bilakaera jarraitzen dugu. Jarraipen bisita hauen helburuetako bat parte hartzen duzuen familiek bisitetan ere parte hartzea da eta egoera hobetzen ibiltzen dela ikusita, bisitetara agertzea gonbidatzen zaituztegu, nahi izanez gero. Aldi berean, azken hilabete hauetan erakutsitako egonarria eta zuhurtzia eskertu nahi dizkizuegu.

Behin berriro, Udalak konpostajearen inguruan, lasaitasun mezua zabaltzen jarraitu nahi du. Konpostajearen segurtasuna ez da zalantzan jarri eta segurua izan da momentu oro. Era berean, konpostajearen praktika onak, jarraipena egiteko bisiten maiztasun handiagoarekin batera, oso onuragarriak direla gogorarazten da, batez ere, konpostagailuen barruko tenperatura altuen mantentzearen medioz, prozesuaren bukaeran lortzen den konpostaren maila higieniko egokia lortzeko.

Azkenik, egutegi edo ordutegian gerta daitekeen edozein aldaketa aldez aurretik jakinaraziko direla gogorarazten dizuegu. Baita ere kanpainaren komunikabideak, auzokonpostalezo@gmail.com eta WhatsApp linea bat (647 057 402) zure esku daudela edozein galdera egiteko ala zalantzak argitzeko.

Ongi etorriak Lezoko 2022ko auzo-konpostaren jarraipen kanpainara!

Arloa edo saila