Auzokonposta guneetako bisita berria asteartean

Or, 2017-12-22 11:10

Abenduaren 26an, asteartean, , hileroko jarraipen-bisita egingo da auzo-konposta egiteko guneetara 9:30-12:30 bitartean.

Alderdiren bat hobetu behar dutenek eta hasi berriek kalitatezko konposta lortzeko urratsak zeintzuk diren ikasteko aukera izango dute berriz ere. Horretaz gain, interesa duten herritarrak ere hurbildu daitezke konposta egiteko urratsak zeintzuk diren ezagutzera.

Bi kide 9:30 – 12:30ak bitartean arituko dira Lezoko bost guneetako konpostagailuen ikuskaritza egiten, ondorengo ibilbidea jarraituz: Andreone, Aralar, Arretxene-Txulotxo, Lopene eta Altamira. Norbaitek zalantzak argitu edo tutoretza egunetan ikuskaritza-taldearekin hitzordua jarri nahiko balu honako telefono zenbakietara deitu edo whatsAppa bidali dezake: 605 757 687 (Leire). Era berean, lezokonposta@gmail.com helbidera ere mezu bat idatzi daiteke.
 

Arloa edo saila