Azaroaren 23ean, urteko zortzigarren auzo-konpostaren bisita

Al, 2022-11-21 10:51

2022ko jarraipen bisitak aurrera eramateko, datorren asteazkenean, azaroaren 23an, Lezoko konpostaje guneen urteko 8.bisita burutuko da. Gainera, AUZOKONPOSTAJE LEHIAKETA dela eta egutegiari bisita egun bat gehiago gehituko zaio.

Ohi bezala, bisitak 09:00etan hasiko dira eta honako hurrenkera hau jarraituko da: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene. Bisitek, printzipioz, 45 minutu inguruko iraupena izango dute.

Herritarrak bisitetara gonbidatuak daude teknikariari izan ditzaketen zalantzak argitu ahal izateko, baina, berarekin harremanetan jartzeko ohiko bideak, WhatsApp edota posta elektronikoa, erabiltzera ere animatzen ditugu.

Azkenik, egutegi edo ordutegian gerta daitekeen edozein aldaketa aldez aurretik jakinaraziko da. Dena den, gogoratu aurten, 2022an, jarraipen bisitak, asteazkenetan egingo direla.

Kanpainaren komunikabideak hauek dira: auzokonpostalezo@gmail.com eta WhatsApp linea bat (603495994).

Eutsi konpostajeari!

Arloa edo saila