Baratze Parke Sarearen 3. topaketa egingo da Urriaren 26an Ekogunean

V. urteurrena izanik, Baratze Parke Sarearen ibilbidearen laburpena egiteko topaketa egingo dute Donostian udal teknikariek eta Ekoguneako ordezkariek

Gipuzkoako herri desberdinetan herri baratzeak sortzea helburu duen ekimenak bost urte bete ditu eta ospatzeko, Baratze Parke Sarearen 3. topaketa antolatu du Ekoguneak.

Kutxa fundazioaren Ekogunean izango da ekimena, goizeko 9:30etan hasi eta eguerdiko 12:30ak arte. Topaketan, baratze parkeen egitasmora batutako kide edota udalerri berriak aurkeztu, orain arte lortutakoaren emaitzak aztertu eta 2018an zehar sortutako gaiez hausnartzeko tartea ere izango dute udal teknikari eta Ekoguneako ordezkariek.

Hauxe da egitaraua:

09:30-09:45    Ongi etorria eta kide berrien aurkezpena

09:45-10:00    Baratze Parke Sarearen V. urteurrena: 5 urteko ibilbidearen laburpena

10:00-10:30    2017 eta 2018ko 1. hiruhileko emaitzak

10:30-12:00    2018 urteko hausnarketarako gaiak:

 

-Furgobaratza Zerbitzuaren azterketa

-Baratze Parkeetako esleipen prozesuak.

-Baratze Parkeetako Panelak eta Informazio Guneak

-Baratze Parke Sarearen dinamizazioa eta komunikazioa

-Udaletatik jasotako proposamenen lanketa.

12:00-12:30   Talde argazkia eta hamaiketakoa

Arloa edo saila