Basolanak Jaizkibelen

Hasi dira Jaizkibeleko lehenengo dorre inguruan pinuak botatzen

Abenduaren batean hasi ziren Jaizkibeleko Lezoko udalerriko eremuan zenbait basolan egiten.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako departamentuan zuzentzen dituen lanak, Lezoko Udalareko ingurumen sailarekin batera adostutakoak dira. Lanak lehenengo dorreoia eta bigarrenaren artean egingo dira, mendiaren gailurretik hego magalerantz. Lanen helburua, aurreko urtetan egindakoetan bezala, bertako basoa berreskuratzea da, bereziki ameztia, eta horretarako pinuak bota edota eraztundu egingo dira. Horretaz gain, lehenengo dorre inguruan eta bigarren dorrera doan mendi-bidean (GR-121) sasiak kenduko dira. 

Aipatutako lan horien beste helburuetako bat da eta orain dela hilabete batzuk herritar batek egindako eskaerari erantzutea, izan ere, lehenengo dorreoia inguratzen zuten pinuek  ondare historiko hori estaltzen zuten eta eremua garbitzeko eskatu zen.

Aipatutako bi erakundeek elkarlanean egindako basolan horiek Lezoko Udal jabetzako lurretan egiten ari dira, hau da, herri-lurretan. Eremu hori, baina, Jaizkibeleko Onura Publikoko Mendian barneratuak daudenez, kudeaketa Aldundiaren esku dago. Hori horrela, orain dela urte batzuk bi erakundeek elkarlana hasi zuten Jaizkibelen bertako basoa berreskuratzeko helburuarekin. Helburu hori bat dator, era berean, Jaizkibelen Babes Bereziko Eremuarekin, Europako Natura 2000 Sarearen baitan duen babesarekin baita bere kudeaketa planarekin ere.

Arloa edo saila