Bihar, urriak 11 asteazkena, Furgobaratzaren bisita

Ar, 2017-10-10 16:49

Furgobaratza saioa egongo da bihar, urriak 11 asteazkena, 18:00-19:30 bitartean

Beste behin, hileroko Furgobaratzaren bisita egongo da. Ohikoa den moduan, bisita 18:00-19:30 bitartean izango da, eta 90 minutuko iraupena izango du.

Arazoak edo zalantzak dituzten kideek Baratze Parkeko Sareko teknikariaren laguntza izango dute. Hain zuzen ere, jarraian zehazten diren zerbitzuak eskainiko dira:

1. Baratzekideei aholkularitza tekniko zuzena: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.

2. Baratze Parkearen ikuskaritza eta jarraipena: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.

3. Landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera

4. Zerbitzu desberdinak kontratatzeko aukera: lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa

5. Baratze parke Sareko aktibitateen komunikazioa

Arloa edo saila