Dagoeneko kiroldegian eskura daitezke berriro poltsa konpostagarriak

Or, 2020-05-29 13:23

Horrez gain udal informazio bulegoan ere jaso ahal izango dira, bi kasuetan, goizeko 10:00etatik 13:30ak arte.

Era berean, Udalak jakinarazten du garbiguneak asteburuetan ere martxan egongo direla, hori bai, ordutegi berezian.

Kiroldegia kirol jarduetarako oraindik itxita badago ere, ateak zabalik daude bertako makinan poltsa konpostagarriak jaso nahi dituzten herritarrentzat, hori bai, ondorengo ordutegian: goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:30ak arte.

Edozein kasutan herritarren segurtasuna eta osasuna bermatzea izanik lehentasuna, oinarrizko eta beharrezko segurtasun neurriak hartu dira: lezoarrek banaka sartu beharko dute eraikinera eta sarreran, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa erabili beharko dute.

Kiroldegian gain, udal informazio bulegoan ere eskuragarri egongo dira aipatu poltsak ordutegi berean.

San Markos mankomunitatean aldaketak

San Markos mankomunitateak ere berriki azken aldaketen berri eman du. Horien arabera, garbiguneak asteburuetan ere irekiko dira, ordutegi berezian.

Edozein kasutan, garbiketa eta mantentze lanak egin ahal izateko, 15 minutu beranduago ireki eta 15 minutu lehenago itxiki dira garbiguneak.

Ordutegiak hemen kontsultatu daitezke:

http://www.sanmarkos.eus/eu/secc_servicios.php?page=servicios_ciudadania_garbigune

Arloa edo saila