Datorren ostegunean, urtarrilak 23, auzo-konpostaren bilera orokorra

Datorren ostegunean, urtarrilak 23, arratsaldeko 19:00tan, auzo-konpostaren inguruko bilera orokorra egingo da Kultura Aretoan. Udalak, saio horretara etortzeko eskaera eta gonbideta luzatu die familia parte-hartzaileei. Bertan jorratuko diren gaiak: 

  1. Urte osoko emaitzak aurkeztu
  2. Zalantzak edo dudak argitu
  3. Gomendio eta proposamenak helarazi
  4. Urte berriko egutegia banatu eta egongo diren aldaketak aurkeztu

 

Gaur egun auzo-konpostan parte hartzen ez duten pertsonak ere ongietorriak izango dira, informatzera edo familia parte-hartzaileen esperientziak entzutera.

Kontaktua

Erabiltzaileek zalantzak izanez gero, edo familia berriek izena eman nahi izanez gero, udaletxearekin edo aholkularitza teknikoarekin harremanetan jar daitezke auzokonpostalezo@gmail.com helbide elektronikoan edo WhatsApp 647 057 402 telefono zenbakian.

Arloa edo saila