Errekalde auzoko ekarpen gunea bikoiztu da

Az, 2018-08-29 14:21

Errekaldeko ekarpen gunea bikoizteko lanak amaitu dira. Horrela, maldaren beheko aldean edukiontziak jarri ditu Udalak adineko pertsonen beharrei erantzuteko

Herritarren behar eta eskariei erantzunez, Errekaldeko ekarpen gunean hobekuntzak txertatzeko lanak egin ditu Udalak. Hau da, Errekaldeko ekarpen gunea bikoiztu du. Maldaren beheko aldean edukiontziak kokatu dira eta bertan jasotako hondakinak ekarpen gunera igoko dira. Gainera, ekarpen gunea handitu da edukiontzi guztiak sartu ahal izateko. Era horretan, adineko pertsonek gunera iristeko dituzten zailtasunei irtenbidea eman zaie, izan ere, bertara iristeko malda handi bat igo behar da.

Gauzak horrela, aurrerantzean, Errekaldeko ekarpen gunean hondakinak sailkatzen dituzten herritarrek maldaren beheko aldean jarri diren edukiontzietan ere sailkatu ahal izango dituzte. Hasieratik gunea ez zen maldaren beheko aldean jarri bilketa egiten duen kamioiak bertara ezin duelako iritsi. Baina, egoera hobetze aldera eta herritarrei erraztasunak eman asmoz sortu da beheko gune berria, eta bertan jasotako hondakinak maldaren goialdeko ekarpen gunera eramango dira kamioiak jaso ditzan. Horrela egitea adostu du Udalak Mankomunitatearekin, izan ere, San Markori dagokio hondakinen bilketa ardura. 

Arloa edo saila