Hala nahi duenak, hemen kontsultatu ahal izango du aipatu Plana eta hilaren 27a izango du alegazioak aurkezteko azken eguna.
Ekintza Planak helburu du Zaraten Mapan identifikatutako zarata-iturriei erantzuna ematea.
Joan den ekainean Lezoko Udalak jendaurrean jarri zuen Zaraten Ekintza Plana eta orduz geroztik hemen dago eskuragarri interesa duen orok kontsulta dezan.
Aipatu Planaren helburu nagusia da aurrez Zaraten Mapan identifikatutako zarata iturriei irtenbidea ematea. Izan ere, Mapa osatzeko egindako azterketak Lezo herri lasaia dela ondorioztatu badu ere, lau zarata gune edo Babes Akustiko Bereziko eremu identifikatu dira: herrigunea zeharkatzen duten errepideak (GI 3440 eta GI 2638), trenbidea eta portua, hain zuzen.
Ildo horretan, horiei erantzuna emateko Zaraten Ekintza Planak hainbat ekintza jasotzen ditu 3 ardatz nagusien pean kokatuta.
Esan bezala, horiek guztiak ingurumen atalean kontsultatu ahal izango dira hilaren 27a arte eta egun hori izango da, hain zuzen, Planari alegazioak egiteko azken eguna.