Hondakin Bulegoak ordutegi berria du

Al, 2018-02-05 11:52

Aurrerantzean, 10:00etatik 13:30tara eskainiko da zerbitzua Gurutze Santuaren plazan kokatuta dagoen bulegoan

Joan den astean Hondakin Bulegoko ordutegia aldatzea erabaki zen gaur egun hondakin bulegoko informatzaileak duen ordutegira egokitzeko. Beraz, aurreratzean 10:00etatik 13:30etara eskainiko da zerbitzua.

Herritarrek beraz, sistema berriaren inguruko edota birziklapenari buruzko argibideak jaso ditzakete aurrez-aurre aipatu bulegoan edota zalantzak argitzeko telefonoz deitu (943 52 15 38) edo posta elektroniko bidez (hondakinak@lezo.eus) harremanetan jar daitezke hondakin teknikariarekin.

Era berean, edukiontzi sistema berriaren erabilerari buruzko zalantzak badituzu edota hondakin gai bakoitza zein edukiontzira atera behar den jakin nahi baduzu hondakinen gida kontsultatu dezakezu.

Arloa edo saila