Landa eremuko bizilagunek ekarpen guneetarako txartelak aktibatu behar dituzte

Ar, 2017-09-19 10:34

Horretarako Udaleko Hondakin Bulegora joan behar dute.  Txartela aktibatu ezean ezingo da landa eremuan Udalak egokitu dituen 3 ekarpen guneetara sartu.

Atzo jarri zen martxan edukiontzi bidezko sistema berria Lezoko udalerri osoan. Landa eremuari dagokionean, 3 ekarpen gune egokitu dira: Errekalden, Gaintxurizketa Goikoan eta Perrenen. Ekarpen gune bakoitzak 5 edukiontzi ditu barnean.

Ekarpen guneek sarraila elektronikoa dute eta beraz, atea zabaltzeko beharrezkoa da txartela. Txartelak dagoeneko herriko etxebizitza guztietara bidali badira ere, horiekin herri erdiguneko edukiontziak soilik zabaldu daitezke.

Hori dela eta, landa eremuko bizilagunek udaletxeko Hondakin Bulegotik pasa behar dute ekarpen guneak zabaltzeko txartelak aktibatzeko. Dagoeneko Gaintxurizketa, Sagasti, Errekalde eta Iturrin landa guneetako bizilagun guztiei jakinarazpen gutuna ere bidali zaie.

Beraz, ekarpen guneak jada martxan direnez landa eremuko bizilagunei Hondakin Bulegotik igarotzeko deia egiten zaie Udaletik.  
 

Arloa edo saila