Lezoko auzo-konpostaren urteko azken bisita, abenduaren 14ean

Og, 2021-12-02 20:44

Herritarrak guneetara hurbiltzeko aukera izango dute, osasun neurriak jarraituz.

2021erako bisiten egutegia jarraituz, datorren abenduaren 14ean, asteartea, Lezoko konpostaje guneen urteko 8. eta azkeneko bisita burutuko da. Ohi bezala, bisitak 09:00etan hasiko dira ondorengo hurrenkeran: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene. Bisitek 45 minutu inguruko iraupena izango dute.

Azkeneko bisita honekin, 2021.urteari dagokion konpostajearen jarraipen kanpaina amaituko da. Urtea azkeneko bilerarekin amaituko da, bilera honetara proiektuaren parte-hartzaile guztiak azaltzeko aukera dute, bertan, urtean zehar egindako jarraipen bisitak eta lortutako emaitzak azalduko baitira.

Ohi bezala, Udalak segurtasun mezua zabaltzen jarraitu nahi du. Pandemia honen hasieratik konpostajea segurua dela azpimarratu da. Berez, ondo eginez gero, konpostagailuen barneko tenperatura altuak bermatzen dira eta, ondorioz, lortzen den produktua, konposta, higienikoa da.

Egungo egoera ikusita bisita hauetan segurtasun neurri guztiak zaintzea eskatzen da.

Teknikariarekin harremanetan jartzeko bideak ondorengoak dira:

auzokonpostalezo@gmail.com helbide elektronikoa eta WhatsApp bidez (647 057 402) telefonoa.

Eutsi konpostajeari!

Arloa edo saila