Lezoko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planean ekarpenak egiteko epea ireki da

Or, 2021-06-25 08:45

Herritarrek inkesta txiki bat betetzeko aukera izango dute

Lezoko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana aurrera doa eta herritarrek hartuko dute hitza orain. Prozesu honetan, lezoarrek, mugikortasun planean ekarpenak egin ahal izateko inkesta bat bete beharko dute.

Inkesta, udaleko webgunean jarri da eta euskaraz edo gaztelaniaz betetzeko aukera dago. Ekarpenak egiteko epea uztailaren 1ean amaituko da.

https://encuestas.ingartek.com/index.php/579969?lang=es

https://encuestas.ingartek.com/index.php/579969?lang=eu

2020ko azken asteetan, planaren idazketaz arduratzen den enpresa galdetegiak egiten aritu izan zen herrigunean eta gidarien artean ere. Gainera, herriko hainbat eragileekin bilerak egin dira haien ekarpenak jasotzeko eta orain herritarren txanda iritsi da.

Gaur egungo egoeraren aurre diagnosi bat egin ondoren, lezoarrekin batera hausnarketa lan bat egitea garrantzitsua dela uste da, udalerriaren egoera zein ote den eta etorkizunean jarraitu daitekeen bidea zein den jakiteko. Galdetegian emango den informazioa modu anonimoan aztertuko da

Aipatutako planak, Lezo herri atseginago, irisgarriago eta seguruago bat eraikitzeko beste urrats bat da.

Arloa edo saila
Etiketak