San Marko mankomunitateak neurri berriak hartu ditu COVID19aren harira

Covid19 alertak sortutako egoera dela eta, San Marko Mankomunitateak ondorengo neurriak hartu ditu 2020ko maiatzaren 4tik aurrera:

  • Telefono bidezko arreta: Arreta berrezarri egiten da. Mankomunitatearen zerbitzuekin zerikusia duen edozein kontsultatarako ondorengo zenbakira deitu: 943214977.
  • Garbiguneak:  Garbera, Hernani, Usurbil, Oiartzun eta Atotxa-Errekako garbiguneak berriz irekiko dira ohiko ordutegietan (web orria kontsultatu: www.sanmarkos.eus). 

Garbiguneko arduradunak aforoa une oro kontrolatuko du segurtasun distantziak mantentzen direla ziurtatzeko eta jende-pilaketak saihesteko. 

Arloa edo saila