Urriaren 19an eta 26an Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa izango da ikusgai Lezon

Az, 2019-10-16 11:09

Saio bana eskainiko da aipatu egunetan, arratsaldeko 19:00eta Gezalan eta horien baitan, itsaspeko bizia jasotzen duten laburmetraia ugari eskainiko dira.

Horiez haratago, herriko ikastetxeei zuzenduriko bi saio itxi ere egingo dira, urriaren 18an lehena eta 25ean bigarrena.

Datorren larunbatean, hilak 19, eta astebete beranduago, urriaren 26an, Nazioarteko Itsaspeko Zinema zikloa ospatuko da Lezon.

“Cimasub” lelopean, aipatu zikloaren baitan bi saio ireki eskainiko dira, lehena 19an eta bigarrena 26an, biak, Gezala auditoriumean, arratsaldeko 19:00etan.

Horien baitan, itsaspeko bizia eta bizimodua jasotzen duten larbumetraia ugari eskainiko dira, nazioarteko herrialde ezberdinetan ekoiztutakoak: Tailandia, México, Australia, Mar Rojo…

Saio horiez gain, herriko ikastetxeentzako bi saio itxi ere antolatu dira, horiek hilaren 18an eta 25ean, Lezoko haurrek ere itsaspean dagoen biziaz eta horren garrantziaz kontzientzia har dezaten.

Saio bakoitzeko programa ondorengoa izango da:

Urriak 19

  • Impermanencia (Tailandia): 5 minutu
  • Los secretos del ángel (Kanariak). 26 minutu
  • Euskal urdina (Euskadi): 4 minutu
  • Deep (Gipuzkoa): 4 minutu
  • Pura Maro (Euskadi-Australia-Mexiko): 6 minutu
  • Scorpion fish (Mexiko): 8 minutu

Urriak 26

  • Ocean´s shock (Kantabria-Bizkaia-Gipuzkoa): 4 minutu
  • Hondar 2050 (Bizkaia-Gipuzkoa-Lapurdi): 45 minutu
  • Pisciforms (Maurizio Irlak): 11 minutu
  • Black&Blue (Indonesia, Mar Rojo, Alaska…): 5 minutu
  • Truk Lagoon (Mikronesia): 3 minutu
  • Underwater Basque Country (Euskadi): 3 minutu
Arloa edo saila