Irailaren 6ean, 7an eta 8an Easo Kopa Saskibaloi txapelketako partida batzuk Lezon jokatuko dira

Or, 2019-09-06 11:38

Gaur, bihar eta etzi, XIII Easo Kopa Saskibaloi txapelketa jokatzen ari da eta txapelketako zenbait partida Lezon jokatuko dira. Gaur goiz eta arratsaldez eta igande goizean. Herrialde ezberdinetako 33 klubetako 90 taldetan jokatzen duten 1000 kirolaritik gora ari dira lehian 3 egunotan. 10 kategoriatako partidak jokatzeko 7 jokaleku desberdin erabiliko dira eta horietako bat da Lezo hain zuzen ere.