Zabalik da kuadrillategin izena emateko epea

Ar, 2016-08-30 14:04
Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina. 
 
Ikasturte honetan ere eskualdeko lau herrietan, Lezon, Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian, gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa, eta ikasmaila hauetako gazteek eman ahal izango dute izena heldu den irailaren 23ra bitartean: Lezon, Errenterian eta Pasaian; DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4ko gazteek. Oiartzunen, berriz, DBH-1 eta  DBH-2ko gazteek. 
 
Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira. 
 
Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du horretarako banatuko diren izen emate orriak betez eta ikastetxean entregatuz.
 
Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, Oiartzunen saioak irailaren 30ean hasiko dira eta Lezon, Errenterian eta Pasaian, berriz, urriaren 14an.  
 
Arloa edo saila