Abuztuaren 5etik 18ra mantentze lanak egingo dira kiroldegian

Og, 2019-08-01 11:42

Denbora horretan zehar, beraz, kiroldegia itxita egongo da eta bien bitartean, bazkide direnek kiroldegiko txartela erabili ahal izango dute Donibaneko kirolgunean sartzeko.

Mantentze lanen helburua da erabiltzaileei azpiegitura, instalazio zein zerbitzu egokienak eskaintzea.

Uda sasoia aprobetxatuz eta abuztuan orokorrean herrian jende gutxiago dagoela jakinik, urtero bezala, datorren astean mantentze lanak egiteari ekingo dio Lezoko Udalak Bekoerrota kiroldegian.

Horretarako, baina, kiroldegia itxita egongo da hilaren 5etik 18ra bitartean, biak barne. Lanen helburua da behin ateak berriro zabalduta, erabiltzaileei azpiegitura, instalazio zein material egoki, txukun eta garbiak eskaintzea, kiroldegiko zerbitzua ere egokiena izan dadin.

Bien bitartean, kiroldegiko bazkideek bazkide-txartela erabili ahal izango dute Donibaneko kirolgunean sartu eta bertako instalazioak erabiltzeko.

Arloa edo saila