BM Logroño La Riojak eta CD Bidasoak eskubaloi partida lagunkoia jokatuko dute

Az, 2019-01-23 17:34

Partida amaitzean Pruden Goia lezoarrari omenaldia egingo zaio

Munttarpe Kirol Elkarteak eta Lezoko Udalak antolatuta, larunbatean, Urtarrilak 26an, Club Balonmano Ciudad de Logroño eta Club Deportivo Bidasoaren arteko eskubaloi partida lagunkoia jokatuko da Bekoerrota Kiroldegian arratsaldeko 19:00etan.

Partidaren ondoren, Pruden Goiari, Lezon eskubaloian historia egin zuen lezoarrari, omenaldia egingo zaio. Pruden 1970an hasi zen Lezon eskubaloian jolasten eta nahiz eta kanpoko talde asko bere bila etorri, berak beti izan nahi du bere herriarentzat jokatu. Atezain ona izateagatik eta bere karismarengatik ezaguna da, bai kantxan eta bai kantxatik kanpo. Egian jolastu izan zuen, kategoriarik altuenean eta Espainiako txapelduna izan zen bigarren mailan Albaceten.

Pruden partida ikusten izango da. Amaitzerakoan, omenaldia egingo zaio; Lezoko alkateak, Jesus Maria Martiarenak, plaka bat eskainiko dio, ondoren, partidako jokalari guztiek sinatutako kamisetak emango dizkiote eta amaitzeko Munttarpe Kirol Elkarteak opari bat emango dio.

Sarrerak eskuragai izango dira Xera eta Zuzen tabernatan Errenterian, Sotxo Tabernan eta Tiñelu Elkartean Lezon, eta egunean bertan Kiroldegian. Helduek 6€ ordaindu beharko dituzte, gazteek (12-16) eta Munttarpeko bazkideek, berriz, 4€, eta haurrak doan sartu ahalko dira.

Arloa edo saila