Donosti Cup txapelketako partidak jokatzen hasi dira Plazeta futbol zelaian

Al, 2022-07-04 13:51

Gaurtik aurrera eta ostiralera bitartean Donosti Cupeko 49 partida jokatuko dira Plazeta futbol zelaian. Munduko txoko guztietatik etorritako taldeek jokatuko dute Lezon, hala nola; Mexiko, Frantzia, AEB, Euskal Herria eta Espainiako taldeak.

Aurten ere, Lezoko Plazeta futbol zelaiak Donosti Cup txapelketako partidak hartuko ditu. Guztira, 49 partidu jokatuko dira uztailaren 4tik 8ra bitartean, hau da, astelehenetik ostiralera.

Gauzak horrela, Lezok munduko futbol txapelketa garrantzitsuenetako bat hartuko du beregain bost egunez, izan ere, sailkapen faseko partidez gain, final-hamaseirenak, final-zortzirenak, final-laurdenak eta semifinalak ere jokatuko dira.

Urtero bezala, gure herriaren izena munduan zabaltzeko aukera paregabea da hau, izan ere, herrialde askotako taldeak izango baitira gurean, besteak beste; AEB, Frantzia edota Mexiko. Herritarrentzat ere emakumezko eta gizonezkoen futbola ikusteko aukera paregabea da.

PARTIDA GUZTIEN ZERRENDA

Arloa edo saila