Europako Kirolaren astearen barruan “EMAKUMEOK MUGIMENDUAN APP”a aurkezteko TXITA izan da Lezon.

Az, 2023-09-27 11:44

Gipuzkoako Foru Aldundikoak 2021ean  “Emakumea eta Kirola” programaren barruan EMAKUMEOK MUGIMENDUAN ekimena jarri zuen abian emakumezkoen aktibotasunaren garapena sustatu, babestu, lagundu eta bistaratzeko. Honen baitan dinamikak eta ekimenak sustatu, programatu eta bistaratu dira; baita baliabideak sortu emakumeek hauen berri izan edo bila ditzaten.

Aurten aurkeztu berria da EMAKUMEOK MUGIMENDUAN APPa. Lezok Europako Kirolaren Astea dela eta, antolaturiko ekintzen programan kokatua APP hau ezagutzera emateko Gipuzkoa osoa zeharkatzen ari den Txitaren bisita jaso dugu herrian.

APP hau emakumezkoen aktibotasuna bistaratzeko eta garatzen laguntzeko tresna da. Norberaren aktibotasuna erregistratzeko aukera ematen du, aktibotasuna sustatzeko baliabideak eskaintzen ditu (jarduera bilatzailea), istorio inspiratzaileak jasotzen ditu eta askoz gehiago. Doako tresna da, gainera (klikatu hemen app-a jaisteko).

Informazio gehiago GFAk egokitutako webgunean edo Maddi, Lezoko Kirol Orientazio Zerbitzuko (KOZ) arduradunaren bitartez (koz@lezo.eus; 674171681) eskura daiteke.

Arloa edo saila