Irailaren 9tik 22ra mantentze lanak egingo dira Altzate igerilekuan

Urtero bezala, behin uda sasoia amaituta, Udalak ohiko mantentze lanak egingo ditu Altzate igerilekuan, ondorioz, itxita egongo da irailaren 9tik 22ra bitartean. Behin ateak berriro zabaltzean, igerilekua ohiko ordutegira bueltatuko da.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 7:30-21:30
  • Larunbata: 8:00-14:00
  • Igandea: 9:30-13:30 eta 17:00-20:00

Mantentze lanen helburua da igerilekuko erabiltzaileei azpiegitura zein instalazio egoki, txukun eta garbiak eskaintzea. 

Arloa edo saila