Josetxo Etxandi 46.oroitaldian parte hartzeko izena emateko epea irekita

Ar, 2022-07-19 11:08

Aurtengo Josetxo Etxandi 46. oroitaldian parte hartzeko izena emate epea irekita dago. Bertan, lezoarrek parte hartu ahal izango dute.

Mailak ondorengoak izango dira:

-Haurrak: 2010. urtetik aurrera jaioak.

-Gaztetxoak: 2007, 2008 eta 2009 urteetan jaioak.

-Helduak: 16 urtetik gorakoak.

Txapelketa bikoteka jokatzen da, pilota goxuekin, emakumezkoak eta gizonezkoak elkarrekin. Aurtengo partidak goiko plazara itzuliko dira (Josetxo Etxandi pilotalekura).

Izena emateko Lezoko Txingurri tabernara jo behar da, azken eguna uztailaren 31a izanik.

Arloa edo saila