Krav Maga defentsarako borroka arte berria Bekoerrotara heldu da

Urriaren 5etik aurrera, interesdunek borroka arte hori ikasteko aukera izango dute kiroldegian eskainiko den ikastaroan.

Lehen saioa hilaren 5ean bertan izango da, goizeko 10:30-12:30 bitartean eta dohainik eskainiko da.

Lezon oro har kirola gero eta jende gehiagok egiten duela aintzat hartuta, Udalak, kirol eskaintza zabaldu eta lezoarrei aukera eta zerbitzu berriak eskaintze aldera, ikastaro berri bat gehitu du Bekoerrota kiroldegiko eskaintzara.

Krav Maga defentsarako borroka arte ikastaroa da, hain zuzen, eskaintza berri hori eta datorren hilaren 5etik aurrera jarriko da martxan Ipar Krav Maga eskolaren eskutik. Irakaslea, aldiz, Oscar Irureta izango da, aipatu arte borrokan profesional aditua. 

Krav Maga borroka arteak Israelen du jatorria eta autodefentsan dago oinarrituta, baina, urriaren 5etik aurrera, Lezon ere izango da. Pertsona interesdunek, beraz, larunbatean izango dute lehen hitzordua, goizeko 10:30-12:30 bitartean; saio hori, gainera, doakoa izango da.

Lehen hartu-emanaren ondoren izena emateko 627 39 71 43 telefonora deitu beharko da.

Arloa edo saila