Lezoko Udalak eskrima bultzatzen jarraitzen du

Hain gertukoa ez den kirola hau probatzea animatzen ditu herriko haurrak.

Lezoko Udalak eskrima kirolarekin egin zuen apustua sendotzen jarraitzen du. Bekoerrota kiroldegian egiten dituzte entrenamenduak eta Eskolarteko Ligako lehen jardunaldian emaitza onak lortu zituzten kirolariek.

Haur kategorian:

Markel Amat (Pasaia-Lezo Lizeoa) lehena izan zen, Paul Muñoz (Lezo Institutua) hirugarrena, Eneko Castillo (Pasaia-Lezo Lizeoa) zazpigarrena eta Aner Galvez (Pasaia-Lezo Lizeoa) bederatzigarrena.

Alebinetan:

Ibai Makibar (Pasaia-Lezo Lizeoa) hirugarren izan zen, Ander Lopera (Lezo Herri Eskola) zazpigarrena, eta Jon Ruiz (Lezo Herri Eskola) bederatzigarrena.

Benjaminetan:

Ekhi Aiestaranentzat (Pasaia-Lezo Lizeoa) izan zen lehen postua, Aratz Aiestaran (Pasaia-Lezo Lizeoa) bosgarren gelditu zelarik.

Hurrengo jardunaldia otsailaren 13an ospatuko da (osasun egoeraren arabera).

Kirol honetan interesatuek daudenek 943510311 telefonora edo lezo@bpxport.es helbide elektronikora deitu behar dute. Anima zaitezte!

Arloa edo saila