Sanse futbol taldearekin bigarren mailara igo dira.
Allerru Kirol Elkarteak omenaldia egin zien ostiralean, etxeko jokalariak izandako Imanol Ezkurdia eta Julen Lobete lezoarrei. Real Sociedad B edo “Sanse” deituriko futbol taldearekin, bigarren mailara lortutako igoera eta orain arteko ibilbidea txalotu nahi zieten.
Lezoko Udalak omenaldiarekin bat egin zuen eta oroigarri gisa txapel bana eskaini zien Jesus Mari Martiarenak, Lezoko Alkateak, egindako lan bikaina zoriontzeko.