Oraindik ez duzu ezagutzen Oarsoaldeako Eskola Kirola Etxean ekimena?

Konfinaktiboa lelopean, Eskola Kirola Etxean egitasmoak dagoeneko bi hilabete inguru daramatza martxan, martxoaren 23tik, alegia.

Hasierako helburua izan zen, konfinamendu garaian, eskualdeko gazteei eta familiei bideoen bitartez kirola egiteko aukera etxeraino hurbiltzea, etxean egiteko moduko ariketa edota jolasekin, modu horretara, konfinamendua kirola ez egiteko aitzakia bilakatu ez zedin.

Orduz geroztik, aipatu egitasmoa egokituz joan da eta azken asteotan, kirol ekintzez haratago, bestelako saioak ere sustatzen ditu, hala nola sukaldaritza saioak.

Horiek guztiak ikusgai daude ondorengo sare sozialetan:

Kirolaisi Facebook

https://www.facebook.com/pages/category/Sport/Kirolaisi-252937818116066/

Kirolaisi Youtube

https://www.youtube.com/channel/UCt1ZuoB7_RtYD0jYqssAMFg/featured

Kirolaisi Instagram

https://www.instagram.com/kirolaisi/

Aste honetako egitaraua (guztiak 17:00etan):

  • Maiatzak 19: Sukaldaritza: risotoa, Lezoko Unai Tatiegi hezitzailearen eskutik.
  • Maiatzak 20: Gorputza astintzen: Zumba saioa Oreretako Enara Louvelli hezitzailearen eskutik.
  • Maiatzak 21: Sukaldaritza: banana ogia haurtzaroko Maider Etxaniz hezitzailearen eskutik.
  • Maiatzak 22: Gorputza astintzen: Yoga saioa Oreretako Anne Rubio hezitzailearen eskutik.
Arloa edo saila