“Topa!” tipi-topako boluntarioen omenez

Ar, 2020-02-18 12:24

Tipi-topa egitasmoak urteak daramatza jada martxan eta ostegunero hainbat eta hainbat lagun elkartzen ditu herrian zehar ibilaldi osasuntsu bat egiteko, horren bitartez kirola zein bizitza aktiboa eta ohitura osasuntsuak sustatuz.

Tipi-topako irteerak, ordea, ez lirateke posible astetik astera bertan parte hartzen duten boluntarioen lan zein esfortzurik gabe eta horregatik, Jesus Mari Martiarena alkateak eta Irlentz Ortega kiroletako zinegotziak eskerrik beroenak luzatu dizkiete Udalaren izenean egitasmo hau aurrera ematen laguntzen duten norbanako zein talde boluntario guztiei, besteak beste:  Lezoko pastorala, Aiton Borda, Lezoko botika dendak, Osasun Zentroa…

Horien zein gainerako guztien omenez, “topa!” eta eskerrik asko!

Arloa edo saila