Udako kirol kanpainako hainbat jardueretan izena emateko aukera zabalik dago oraindik

Az, 2019-06-19 10:11

Esate baterako, oraindik plaza libreak daude eskalada zein bela ikastaroetan, baita top kirolean ere.

Joan den maiatzean, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek Udako kirol kanpaina abiarazi zuten, elkarlanean, lau udalen baliabideak modu eraginkorragoan erabili eta herritarrei kirol aukera zabalagoa eskaintzeko helburuarekin.

Aurtengoa jada zortzigarren urtea da lau udalerriek eskaintza bateratua egiten dutela eta horri esker, kirol kanpainak haur, gazte zein helduei zuzenduriko 35 jarduera baino gehiago jasotzen ditu, besteak beste: igeriketa, areto jarduerak, paddela, Nordic Walking...

Horri lotuta, Lezoko Udalak gogorarazi eta jakinarazi du, oraindik zabalik dagoela hainbat ikastarotan izena emateko aukera. Izan ere, oraindik badira plaza libreak eskalada, bela edota top kirola jardueretan.  Horrenbestez, Udalak lezoar oro animatzen du aipatu ekintzetan izena eman eta uda sasoian, eremu eta ingurune naturalez kirola eginez gozatzera.

Eskalada ikastaroa

10-12 eta 13-16 urte bitarteko gazteentzako ikastaroa da eta astelehen, asteazken eta ostiraletan eskainiko da Bekoerrota kiroldegian, 10:00-11:30 ordutegian lehen taldearentzat eta 11:30-13:00 bigarrenarentzat.  Uztailaren lehen hamabostaldian eskainiko da.

Bela ikastaroa:

Uda sasoiari begira antolaturiko ekintza da, 8 urtetik gorakoentzat eta astelehenetik ostiralera eskainiko da Pasai Donibanen 10:00-12:30 bitartean.  Uztailaren 1ean hasi eta 28ra bitartean eskainiko da. 

Top kirola:

Bizikleta, piragua eta beste hainbat ekintza jasotzen dituen jarduera da. 8-16 urte bitartekoei zuzenduta dago eta astelehenetik ostiralera eskainiko da Bekoerrota kiroldegian, 09:30-12:30 bitartean. Ekainaren 24tik uztailaren 21era bitartean egingo da.

 

Kontsultatu kirol eskaintza guztia hemen

Arloa edo saila