Udako ordutegia eta itxierak Bekoerrota kiroldegian eta Altzate igerilekuan

Ar, 2019-07-02 09:50

Jada uda sasoian sartuta, udako ordutegia izango dute bi instalazioek eta mantentze lanak egiteko urteroko ohiko itxierak ere egingo dira.

Kiroldegia:

Bekoerrota kiroldegiko udako ordutegia indarrean egongo da uztailaren 1etik abuztuaren 31 arte (biak barne).

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00-21:00
  • Larunbata: 9:00-13:30 // 17:00-20:00
  • Igandea eta jai egunak: Itxita

Mantentze lanak egiteko, aldiz, kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 5etik 18ra bitartean (biak barne)

Igerilekua:

Altzate igerilekuko udako ordutegia ekainaren 15ean sartu zen indarrean irailaren 8a arte (biak barne).

  • Astelehenetik ostiralera: 8:15-21:00
  • Larunbata, igandea eta jai egunak: 9:30-21:00

Mantentze lanak egiteko, igerilekua irailaren 9tik 22ra bitartean itxiko da (biak barne).

Arloa edo saila