Udaran ere Lezo kirolaz blai!

Og, 2022-06-30 13:33

Uda kanpaina abian da eta udako ordutegia ezarriko da kiroldegian.

Udaran ere, kirola egiteko aukera anitz daude Lezon. Aste honetan, adibidez, “Top Kirola” jarduerari hasiera eman zaio: eskrima, patinajea, eskalada… Oso harrera ona izan dute jarduera hauek gaztetxoen artean.

Gainera, udako ordutegi berria bihartik aurrera ezarriko da Bekoerrota Kiroldegian. Hala, uztailaren 1etik aurrera, ordutegia honakoa izango da:

  • Astelehenetik – ostiralera: 08:00 – 21:00
  • Larunbatetan: 09:00 – 13:30 eta 17:00 – 20:00
  • Igande eta jaiegunetan: itxita
Arloa edo saila