Uztailaren 6tik aurrera bueltan da MuittuLezo estrategia garai berrietara egokituta

Berriro zabalduko dira kirol parkeak, astean behin eta ordutegi konkretu baten pean eta abian jarriko da, halaber, Martxan +60 ekimena, hirugarren adineko herritarrek ariketa ezberdinak egiteko saioak.

Horrekin batera martxan jarriko da baita ere ibilaldiak edota paseotxoak egiteko Lezoratu 1:1 zerbitzua, bereziki adineko pertsonei zuzendua, tipi-topako taldekako formatuaren ordez, banakako formatuan, laguntzaile batez lagunduta.

COVID-19ak eragindako geldialdiaren ondoren, bueltan da berriro MuittuLezo estrategia, hori bai, momentuko egoera berrira egokituta.

Izan ere, lezoarren osasuna eta ongizatea bermatzen jarraitzea da Udalaren lehentasun nagusia eta MuittuLezo estrategiaren onuradun nagusiak adineko pertsonak direla kontuan hartuta, segurtasun neurri guztiak ondo aztertu, jorratu eta bermatuta egin du itzulera aipatu ekimenak.

Gauzak horrela, datorren astetik aurrera berriro zabalduko dira Andreone, Lopene eta Euskal Herria plazako kirol parkeak, herritarren indar, oreka, koordinazioa eta gaitasun aerobikoa aire libren lantzea ahalbidetzen duten parkeak, alegia. Irekiera, baina astean behin izango da, ostegunetan, eta ordutegi jakin baten pean. Hori horrela izanik, parkeak zablik egongo dira uztailaren 9an, 16an, 23an eta 30ean ondorengo ordutegian:

  • 10:30-11:30 Andreone
  • 12:00-13:00 Lopene eta Euskal Herria

Ordutegi eta egun muga horien helburua da erabiltzaileek segurtasuna eta osasuna bermatzea. Horregatik, erabilera hori KOZ-eko arduradunaren gainbegiradapean egingo da. Parke horien erabiltzaile nagusiak adineko pertsonak diren arren, herritar orok erabili ahal izango ditu bertako makinak

Era berean, parkeen irekierarekin batera abian jarriko da Martxan +60 ekimena, adineko pertsonek ariketa desberdinak egiteko saioak, hain zuzen. Horien bitartez, indarra, oreka edota koordinazioa bezalakoak landu ahal izango dituzte.

Ekimen hori uztaileko asteartetan egingo da, hain zuzen uztailaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, 10:30-11:30 bitartean eta elkargunea kiroldegian eginda da, (kantxako atean). Ekimena, noski, doakoa izango da eta izen ematea momentuan bertan egingo da.

Higiene eta segurtasun neurriak

Normaltasun berrian bagaude ere, ezinbestekoa izaten jarraitzen du segurtasun eta higiene neurriak errespetatu eta betetzen jarraitzea eta ildo horretan, aipatu bi ekimenetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da musukoa erabiltzea, saio hasieran zein amaieran eskuak garbitzea, toalla txiki bat edota ur botila etxetik ekartzea eta noski, Kirol Orientatzaileak esandako jarraibideak betetzea.  

Lezoratu 1:1 zerbitzua, zure eskura

COVID-19ak eragindako egoera honen aurrean MuittuLezo estrategiaren helburu nagusia da herritarron ongizaterako hain garrantzitsua den kalera irtete hori bultzatzea, aktibo eta osasuntsu sentitu eta mantentzeko.

Egungo egoera dela eta, baina, kasu batzuetan laguntza falta, beldurrak eta kezkak bultzatuta, ez da etxetik irteteko aukera hori izan. Hori kontuan hartuta, Lezoko Udalak Lezoratu 1:1 ekimena sortu du, kalera paseotxoak edota ibilaldiak egitera atera nahi edo behar dutenen eta horretarako laguntza ez dutenei laguntza eskaintzeko. Zerbitzu hori Anbulatorio, Gizarte Zerbitzu eta Kirol Sailaren artean engranaturiko proiektua da, KOZ zerbitzuaren bitarte eta horren ezaugarri nagusia izenburuak berak jasotzen du: banakako formatuan egingo da, laguntzaile batekin, eta ez, adibidez, tipi-topak eskaintzen duen taldekako formatuan (gaur egun bertan behera mantentzen da tipi-topa).

Aipatu zerbitzua uztailean zehar eskainiko da eta pertsona interesdunek KOZekin jar daitezke harremanetan 663 228 031 telefonoan, paseotxorako egun eta ordua finkatzeko. Kalera irtete hori, segurtasun eta higiene neurri guztiak kontuan hartuta egingo da. Animatu eta Lezora(tu)!

Arloa edo saila