Zabalik dago irabazi asmorik gabeko kirol klub, elkarteek eta entitateei zein eskualdeko izaera duten kirol klubei zuzenduriko diru-laguntza deialdia

Og, 2020-11-19 10:31

Eskaera epea zabalik egongo da azaroaren 27a arte eta interesdunek telematikoki aurkeztu beharko dituzte eskaerak, udal webguneko diru-laguntzak atalaren bitartez.

Urtero legez, Lezoko Udalak kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduerak garatzeko diru-laguntzak jarri ditu martxan, hain zuzen irabazi asmorik abeko kirol klub, elkarte, entitate zein eskualdeko izaera duten kirol klubei zuzenduta.

Eskaera egiteko epea dagoeneko zabalik dago eta interesdunek hilaren 27a arte izango dute beren eskaera egiteko aukera. Horretarako, https://lezo.eus/diru-laguntzak atalera jo beharko dute eta bertan deialdiaren inguruko informazio gehigarria eta eskaera erregistro elektroniko bitartez egiteko aukera izango dute.

Eskaera egiteak, baina, ez du diru-laguntza jasotzea bermatzen. Diru laguntzak eskatu ahal izateko, gainera, kirol entitateek zenbait baldintza bete eta hainbat dokumentu aurkeztu behar dituzte (ikusgai aurrez aipaturiko webgunean). Era berean, diru-laguntza hauen banaketarako udalak zenbait irizpide izango ditu oinarri, besteak bestea, udalarekin lankidetza kirolaren sustapenean jardutea, berdintasuna sustatzeko edota herritar guztiei zuzenduriko ekintzak antolatzea eta euskararen erabilera normalizatzeko ekimenak burutzea.

Arloa edo saila