“1968 Gipuzkoa en estado de excepción” liburuaren aurkezpena

Az, 2019-01-23 10:22

Urtarrilaren 24an aurkeztuko da liburua Gezala Auditoriumean, Javier Buces eta Paco Etxeberriaren eskutik

1956 eta 1975 artean hamaika salbuespen-egoera izan ziren Estatu Espainolean. Horietatik sei Euskal Herrira mugatutakoak eta bi Gipuzkoan (1968an eta 1970ean). Eskura izan duten dokumentazio historikoa erabilita, Aranzadi Zientzi Elkarteko eta Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait ikerlarik (besteak beste, Paco Etxeberriak, Jon Mirena Landak eta Javier Bucesek) lan monografiko bat egin dute, 1968ko salbuespen-egoera adierazi ostean, Gipuzkoan gertatutakoa ezagutarazi nahi duena. 

Liburuaren aurkezpena urtarrilaren 24an arratsaldeko 19:00etan izango da Lezoko Gezala Auditoriumean Javier Buces Aranzadiko ikerlari eta Paco Etxeberria antropologoaren eskutik, eta bertan izango dugu liburua %50ko beherapenarekin eskuratzeko aukera.

Arloa edo saila