206 haurrek parte hartuko dute aurtengo udalekuetan

Or, 2017-05-19 16:45

Gaur amaitu da izen-emate epea eta udalekuetarako 180 plaza bazeuden ere, izena eman duten haur guztien parte-hartzea bermatu du udal gobernuak. Gurasoekin bilera ekainaren 6an egingo da arratsaldeko 16:30ean Gezalan.

Aurten ere, herriko haurrek giro euskaldun eta atseginean jolasak, dantzak, kantak, antzerkiak eta beste hainbat ekintza egiteko aukera izan dezaten, Lezoko Udalak, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat udalekuak antolatu ditu.

Izena emateko epea gaur amaitu da eta hasiera batean 180 plaza bazeuden ere, kopuru hori gainditua izan denez, zozketa bidez plazak banatu ordez, gobernu taldeak izena emandako haur guztiei, hau da 206 haurrei, udalekuetan parte hartzeko aukera eskaini nahi izan die.

Gauzak horrela, Lezon erroldatuta dauden haurrez gain, Lezon ikasten duten haurrei ere parte hartzeko aukera luzatu zaie. 
Bestalde, aurten parte hartuko duten haurren adina ere luzatu da 10etik 12ra, azken urteotan gurasoek egindako eskariei erantzuteko.

Udalekuak Lezon gauzatuko dira, uztailaren 3tik 28ra bitartean (biak barne), astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30ra.

Azkenik, ekainaren 6an gurasoekin bilera egingo da arratsaldeko 16:30ean Gezalan.

 

Arloa edo saila