Antzerkiaren Nazioarteko Eguna da gaur

Ig, 2022-03-27 13:50

Lezoko Udalak ez du ahaztu gau, martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela. Udalak astero antzerki ekitaldiak antolatu egiten ditu eta antzerkia bultzatzen jarraitzeko konpromezua dauka.

Aurtengo eguneko mezua Peter Sellars antzerki, opera eta jaialdi zuzendariak sinatu du. IRAKURRI HEMEN.

Mezuak esaten duen bezala: Antzerkia gizakien, jainkoen, landareen, animalien, euri-tanten, malkoen eta birsorkuntzaren arteko berdintasun-espazioaren sorkuntza da lurrean. Berdintasunaren eta entzute sakonaren espazioa edertasun ezkutuak argitzen du. Edertasun hori bizirik mantentzen da arrisku, zuzentasun, jakituria, ekintza eta pazientziazko elkarreragin sakonean.

 

Arloa edo saila