Sagardo eguna, giza probak, dantza, bertso rap saioa, bazkari herrikoia edota Euskadiko musikari gazteen kontzertua dira, besteak beste, herritarren gozamenerako antolatutako ekintzak.
Mendekosteak amaitu badira ere, jai giroa nabarmen dago oraindik Lezon, izan ere, asteburuan, ekainaren 14, 15 eta 16an, alegia, Euskal Jaiak ospatuko baitira herrian.
Ostiralean, hain zuzen, iluntzeko 21:00etan Murixkaren ikasturte amaierako ekitaldiak emango die hasiera Lezoko Euskal Jaiei, Bekoerrota kiroldegian.
Larunbatean zein igandean, halaber, ekintza andana antolatu ditu Udalak, herriko elkarte eta eragileekin elkarlanean. Esate baterako, larunbat goizean musika izango da nabarmen herriko kaleetan zehar, besteak beste, Lezoko Dantzatzale eta eskualdeko dultzaineroek eskainiko duten “Euskal Ezkontza”rekin, Kantujirarekin edota Gurutze Santuaren plazan egingo den dantza emanaldiarekin.
Eguerdian, aldiz, bazkari herrikoia Goiko Plazako frontoian eta arratsaldean, Sagardo Eguna, Giza probak eta esaera zaharren lehiaketa ospatuko dira. Eguna amaitzeko, 21:30ean, Lezoko Dantzatzaleak eta Jaki Hadi taldearen emanaldiaz gozatu ahal izango dute herritarrek.
Eta igandean, lezoarrak dianaren doinuekin esnatuko dira, goizeko 09:30ean. Horren ostean, arratsaldeko 20:30ak bitartean, musika zein dantzari loturiko ekintza ugari egongo dira aukeran: Lorezain konpartsa, Euskadiko musikari gazteen kontzertua, herri kirolak, haur jolasak edota “Gu Agustina” zein bertso rap emanaldia.
Udalak eskerrak ematen dizkie Euskal Jaien antolakuntzan parte hartu duten herriko elkarte, talde eta eragile guztiei eta bide batez herritar oro animatzen du ekintzetan parte hartu eta jai hauek ere, berdintasunean eta errespetuan oinarrituta, lagun zein familia artean goza ditzaten.
Egitarau osoa:
Ekainak 14, ostirala:
21:00 Murixkaren ikasturte amaierako ekitaldia Bekoerrota kiroldegian
Ekainak 15, larunbata:
11:00 “Euskal Ezkontza” Lezoko Dantzazale eta eskualdeko dultzaineroekin herrian zehar
12:30 Kantujira herrian zehar
13;00 Dantzak Gurutze Santuaren plazan
14:30 Bazkari herrikoia: Lezoko Dantzazaleak, gaiteroak… Goiko Plazako frontoian
17:00 Giza Proba probalekuan
18:00 Sagardo Eguna Gurutze Santuaren plazan
20:00 Esaera zaharren lehiajeta, AEKren eskutik, Gurutze Santuaren plazan
21:30 Lezoko Dantzazaleak eta Jaki Hadi taldea
Ekainak 16, igandea:
09:30 Diana eskualdeko dultzaineroekin
11:00 Lorezain konpartsa herrian zehar
12:00 Euskadiko Musikari Gazteen kontzertua Musika Eskolan
12:30 Herri kirolak Gurutze Santuaren plazan. Aizkoran: Irati Astondoa eta Maite Arostegi. Alturan: Fausto Muguerza. Harrian: Mikel Lopetegui
16:00 Baserriko haur jolasak Kulki-rekin Karlos Saldise plazan
18:00 Pilota, emakumea, bertsolaritza, musika eta dantza. “Gu Agustina” emanaldian Ereintza Dantza Elkartea, Maialen Arzallus bertsotan eta Mikel Oliveri, Andoitz Antzizar, Iñaki Letamendia eta Itziar Etxegia musikariak Goiko Plazako frontoian
20:30 Bertso Rap: “Ziakhus” Gurutze Santuaren plazan