Datorren urtean inoiz baino gogotsuago ospatuko ditugu Inauteriak Lezon

Az, 2021-02-10 09:58
  • Covid-19ak sortutako egoera dela eta, aurtengoan ez dira Lezoko Inauteriak ospatu ahal izango birusaren hedapena moztu eta lezoar ororen osasuna eta segurtasuna bermatzeko.
  • Horri jarraiki, Udaletik egun hauetan ere erantzunkidetasunez eta arduraz jokatzeko eskatzen dute, elkar zainduz eta errespetatuz

Lezo eremu gorrian dago oraindik eta pandemiak, halaber, hedatzen jarraitzen du herri, lurralde zein estatu mailan. Ondorioz, aurtengoan osasun larrialdi egoera dela eta, Lezoko inauteriak bertan behera gelditu dira.

Erabaki hori elkarren artean hartu dute Udalak zein Trapujaleren lagunek, betiere, birusaren hedapena moztu eta lezoar ororen osasuna eta segurtasuna bermatzea lehenetsiz. "Helduko dira garai hobeak eta orduan, behar bezala ospatuko ditugu bai inauteriak zein bertan behera utzi behar izan ditugun gainerako festa zein ospakizun guztiak ere, baina, aurten, elkar zainzu behar dugu, horretarako indarrean dauden neurriak errespetatuz eta beteaz", azaldu dute.

Inauterietako esentzia ez galtze aldera, baina, Trapujale udaletxeko balkoian izango da datozen egunotan eta Udalak etxeetako balkoiak koloretako banderez apaintzera animatzen ditu herritarrak, egun bakoitzeko dagokion kolorez, alegia:

  • Ostegun: zuri
  • Ostirala: horia
  • Larunbata: gorria
  • Igandea: ubela
  • Astelehena: arrea
  • Asteartea: beltza

Horrekin batera, lezoarrei erantzunkidetasunez eta arduraz jokatzeko deia ere luzatu die, ospakizun eta festak ez egiteko eta gizarte harremanak murrizteko eskatuz. "Datorren urtean, inoiz baino gogotsuago ospatuko ditugu Inauteriak", esanez amaitu dute. 

Hona hemen prestatutako bideotxoa: 

Arloa edo saila