Ekitaldi ugari Gezalan

Og, 2019-05-16 16:09

Haurrentzako zein helduentzako antzerkiak eskainiko dira Gezala Auditoriumean aste bukaera osoan zehar

“Mari eta gaileta fabrika”, bihar Gezalan arratsaldeko 17:30etan eskainiko den haur jardueran antzerki hau ikusiko dugu. Bertan, Lukak labean egindako gailetak prestatu nahi dizkio amamari, bere etxean egun batzuk geratuko dela aprobetxatuz. Gozoki gozo horiekin, etxetik kanpo erosoago sentitzen lagunduko diola uste du. Baina gaileten oroitzapenek hain gozoa ez den iraganera eramango dute amama, irenstea kostatuko zaion gogorapenera.

 “7ak bat” antzerkia, igandean arratsaldeko 20:00etan eskainiko da auditoriumean. Istorio honetan, euskal kulturako zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emango diote protagonistek, groteskoa, basatia, gupidagabekoa.... Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiaz, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da.

Bi ekitaldi hauetarako sarrerak, beti bezala, kultura saileko bulegoan, emanaldi egunean leihatilan eta hemen.

Arloa edo saila