“Elisa y Marcela” antzerki obra igandean Gezalan

Az, 2019-02-13 12:21

Garaiz kanpoko maitasun istorio erreala kontatzen digute Elisa eta Marcela antzerki obra honetako protagonistek

Marcelaren eta Elisaren ezkontza Estatu Espainol osoan frogatutako lehenengo ezkontza homosexuala izan zen. 1901. urtean, A Coruñan, San Xurxoko elizan bi emakume ezkondu ziren, baina beraietako bat gizonez jantzita.

Polizia jazarpenez, ihesaldiz, nortasun aldaketez eta informazio desitxuratuaz beteriko istorio erreala da. 

Sariz beteriko obra eder hau Lezon estreinatuko da gazteleraz datorren igandean, hilaren 17an, arratsaldeko 20:00etan Gezala Auditoriumean. Sarrera arrunta 8 euroren truke lortu daiteke beti bezala bezala kultura saileko bulegoan, emanaldi egunean leihatilan eta hemen.

Arloa edo saila