EUSKAL JAIAK ASTEBURU HONETAN IZANGO DIRA

Og, 2025-06-12 13:23

Mendekosteen ondoren, Euskal Jaiak ospatuko dira larunbatean Lezon.

Mendekosteak jai giro bikainean ospatu ondoren, Euskal Jaiak ospatzeko aukera izango dugu Lezon asteburu honetan. Larunbaterako egun osoko egitarau oparoa prestatu dute herrian:

09:30. Diana Munttar Lezoko Txistulari Taldearekin.

11:00. Euskal Dantzazaleen erromeria Goiko plazan, Gurutze Santuaren plazan, Karlos Saldise plazan eta Lopene plazan.

11:30. Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako tritixa taldea musika eskolatik abiatuta.

12:00. Iparraldeko Herri Kirolak: Jon Lapazaran, Eder Saez de Ocariz, Garbiñe López de Uralde eta Sara Jiménez. Alturako aizkora lanetan, Manolo Cañamares. Harrian, Odei Izeta.

14:00. Dantza taldeen topaketa Gurutze Santuaren plazan.

14:30. Herri bazkaria Lezo Herri Eskolako patioan.

17:00. Giza-proba Astigarragaren aurkako itzulia probalekuan.

18:00. Sagardo Festa Gurutze Santuaren plazan. Tarteka, beste hainbertze mutil dantzaren emanaldiak.

19:30. Larrain Dantza Gurutze Santuaren plazan.

Egitarauaz gozatzera eta ekitaldietara gerturatzeko gonbidapena egin die lezoar guztiei Lezoko Udalak.

Arloa edo saila