Gaur hasiko dira Mendekosteak

Or, 2017-06-02 12:35

Zabarre pirataren ongietorriarekin emango zaie hasiera festei arratsaldeko 17:30ean.

Zabarre pirata gaur helduko da 17:30ean kaira eta jarraian udaletxeko atarira helduko da. Bertan, Pirata txikiek pregoia irakurriko dute arratsaldeko 19:00etan eta ondoren, kalejira egingo da Munttar txistulari taldearekin eta Buruhaundiekin, Murixkaren agurraz gozatu ondoren.

Iluntzean, abesbatzen emanaldiak egongo dira Gezalan eta egunari piraten afari autegestionatuarekin emango zaio amaiera Gurutze Santuaren Plazan gaueko 21:00etatik aurrera. Amaieran, DJ Iker.

Asteburuko programa:

Larunbatean:

9:30- Diana Eskualdeko dultzaineroekin.
9:30- Motozaleen elkarretaratzea.
11:00- Puzgarriak eta jolas parkea Lopenen (eguraldi txarra egiten badu kiroldegiko frontoian).
12:00- Buruhandi eta Erraldoien kalejira Munttar txistulari taldearekin Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.
12:00- XX.mende hasierako erromerien dantzak herrian zehar.
13:00- Musika Eskolako banda eta Lezoko Dantzazaleen emanaldia Gurutze Santuaren plazan.
14:00- Motozaleen bazkaria Tiñelu ondoko plazan. Bitartean motoak ikusgai.
16:00- Puzgarriak eta jolas parkea Lopenen.
16:00- Truk txapelketa Tiñelu elkartean.
17:00- Herri jolasak haur eta helduentzat Tiñelu ondoko plazan.
18:00- Sagardo eguna Gurutze Santuaren plazan (eguraldi txarrarakin Karlos Saldise plazan). Hasieran, Lezoko Dantzaleen “Mahai gaineko” dantza.
19:00- Buruhaundi eta erraldoien kalejira Munttar txistulari taldearekin Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.
20:00- Itsaso eta Irune Trikitilarien emanaldia Gurutze Santuaren plazan.
22:00- Zezen suzkoa Gurutze Santuaren plazan.
23:00- Usurbilgo Musika Eskolako Pop-rock taldeen emanaldiak Karlos Saldise plazan.

Igandean:

9:30- Diana Eskualdeko dultzaineroekin.
10:00- Kirol egokitua. Pala partiduak Bekoerrota kiroldegiko frontoian.
10:30-  Pintxo lehiaketa haur eta gazteentzat Karlos Saldise plazan.
12:00- Herri kirolen erakustaldia Gurutze Santuaren plazan.
12:00- Buruhaundi eta Erraldoien kalejira Munttar txistulari taldearekin, Karlos Saldise plazatik abiatuta.
17:00- Altxorraren bila jolasa eta jarraian herri kirolak haurrentzat.
18:00- Murixkaren 50.urteurreneko ekitaldiaren bideo emanaldia Gezalan.
19:00- Gabezin taldearen emanaldia Gurutze Santuaren plazan.
21:45- Zezen suzkoa Gurutze Santuaren plazan “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako bandarekin.
 

Arloa edo saila