Hemen dira Mendekosteak!

Zabarre pirataren ongietorriarekin emango zaie hasiera festei arratsaldeko 17:45ean.

Zabarre pirataren iritsierarekin batera helduko dira, gaur, arratsaldeko 17:45ean, Mendekoste jaiak Lezora. Jarraian,  udaletxeko atarira helduko da eta bertan, pirata txikiek, hain zuzen, Ane Vicente Oiaga alkatesa txikiak eta Julen Hernandez Macho alkate txikiak, pregoia irakurriko dute arratsaldeko 19:00etan. Ondoren, Murixkaren agurraz gozatzeko aukera egongo da, eta Munttar txistulari taldearekin eta Buruhaundi eta Erraldoiekin kalejira egingo da.

Tartean, arratsaldeko 18:00etan, Añorgako “Gure Kabia” eta Lezoko “Aiton Borda” abesbatzen emanaldiaz gozatu ahal izango dute lezoarrek Gezalan eta 20:00etan, preso eta iheslarien aldeko kartelada egingo da.

Egunari amaiera emateko, urtero legez, piraten afari autegestionatua egingo da Gurutze Santuaren Plazan. Afalostean, lezoarrek DJ Iker eta Oharkabe musika taldearekin erromeriarekin dantzatzeko aukera izango dute Karlos Saldise plazan.

Asteburuko ekintzak:

Ekainak 8, larunbata

9:30- Diana Eskualdeko dultzaineroekin.

10:00- Lezo Herri Eskolako patioko muralaren margoketa.

10:00- Toka eta bote txapelketa Goiko plazan.

12:00- Buruhandi eta Erraldoien kalejira Munttar txistulari taldearekin Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.

12:00- XX.mende hasierako erromerien dantzak herrian zehar.

13:00- Musika Eskolako banda eta Lezoko Dantzazaleen emanaldia Gurutze Santuaren plazan.

16:00- Truk txapelketa Tiñelu elkartean.

17:00- Xake txapelketa kaialdeko arkupetan.

17:30- Pilota eskolako partidak: alebinak eta infantilak, Josetxo Etxandi frontoian.

18:00- Muxikoak herrian zehar.

19:00- Buruhaundi eta erraldoien kalejira Munttar txistulari taldearekin Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.

19:00- Pintxopotea Karlos Saldise plazan.

19:30- The Bane, Ordu Txarra, The Jaig eta Half 8 Tomas Garbizu Musika Eskolako

taldeen kontzertua.

22:00- Zezen suzkoa Gurutze Santuaren plazan.

23:30- Kontzertuak Karlos Saldise plazan: Gonapeka, MCOnak eta Las Tea Party.

 

Ekainak 9, igandea:

9:30- Diana Eskualdeko dultzaineroekin.

10:30-  Pintxo lehiaketa haur eta gaztetxoentzat Karlos Saldise plazan.

12:00- Herri kirolen erakustaldia Gurutze Santuaren plazan. Iban Ugartemendia harrian, eta Jon Etxeberria eta Aratz Mugerza aizkora lanetan. Karmele Gisasola txingak eta harria.

12:00- Buruhaundi eta Erraldoien kalejira Munttar txistulari taldearekin, Karlos Saldise plazatik abiatuta.

16:00- Altxorraren bila. Irteera Gurutze Santuaren plazatik. Mozorrotuak etorri!!

17:30- Tio Teronen Semeak: “Festamendua” dantza emanaldia.

19:30- Erromeria "Estangatarren" eskutik.

21:45- Zezen suzkoa Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako bandarekin Gurutze Santuaren plazan.

 

Arloa edo saila