Igande honetako "LUR” antzezlana bertan behera gelditzen da

Az, 2019-02-06 17:19

Otsailak 10an, arratsaldeko 20:00etan norbanakoaren maitasunari eta onarpenari buruzko antzezlana ikusteko aukera izango da

“Lur”, antzezlanaren protagonista, bulba duen mutila da, baina antzezlanaren gaia ez da haur transexualitatea bere horretan, baizik eta norbera den bezala maitatua eta onartua izatearen beharra.

Gainera guraso eta seme-alabeen arteko harremanetan sortzen diren zailtasunak eta ezintasunak, pertsona maitatuen heriotzaren bizipenak, haurren zein helduen beldurrak, jolastearen garrantzia, fantasiaren funtzioa gatazken kudeaketan, emozioak, maitasuna… gai guzti horietaz aritzen dira bidaia hunkigarri honetan.

Antzezlana Gezlala Auditoriumean eskainiko da arratsaldeko 2:00etan 8 euroren truke. Gogoratu, sarrerak beti bezala kultura saileko bulegoan, emanaldi egunean takilan eta hemen.

Obraren aurrerapen txiki bat: https://www.youtube.com/watch?v=lLmHiaYKFT4

Arloa edo saila