Igandean, urtarrilaren 27an, “Santxoren Anaia” obra ikusteko aukera izango da

Or, 2019-01-25 13:41

Arratsaldeko 20:00etan hasiko da euskarazko antzezlana Gezala Auditoriumean

Francisco Panza antzoki batean bere anaia Sancho Panzaren bila dabil. Bere bilaketa horretan, bere anaia Sanchorekin zerikusia duten hainbat pertsonaiarekin egingo du topo. Denak datoz leku beretik. Liburu batetik. Haiengandik ikasiko ditu bere pasadizoak eta biziko ditu bere istorioak, denek emango diote bere anaiaren berri, liburu bereko pertsonaiak baitira: "On Kixote Mantxako gizon eskuzabal eta bizkorra" (El ingenioso hidalgo Don quijote de la Mancha). Denak sartu eta irteten dira askatasun osoz, baina Franciscok debekatua dauka liburu hori eta beraz, bere bilaketa ez doa aurrera. Bere ustezko anaiak ere ez du ezagutzen. Izan ere, Francisco beste liburu batekoa da, hortxe ondoan dagoen liburu txiki batekoa; "el hermano de Sancho, de Pierre Menard", gure antzerki pieza den liburu txiki bat.

Magia eta umorea aurkituko ditugu ikuskizun zirraragarri eta bitxi honetan. Antzerkiaren izugarrikeriak modu dibertigarrian azalduko dira. Esparru honetan irudimenak jartzen du muga.

Adin guztietako ikusleei zuzendutako obra da, bereziki gazteei.

Sarrerak beti bezala kultura saileko bulegoan, emanaldi egunean takilan eta hemen.

Arloa edo saila