‘Izar’ antzerkia, igandean Gezala Auditoriumean

Or, 2018-05-11 14:02

Maiatzaren 13an, arratsaldeko 20:00etan, Marie de Jongh konpainiak eskainiko du familia guztiarentzako antzerkia

‘Izar’, Marie de Jongh konpainiak eskainiko duen antzerkia da. Kritiken arabera, benetan obra ederra da. Ez du hitzik eta protagonistek maskarak erabiltzen dituzte, antzinako Grezian eta Erroman bezala. Estetikoki zoragarria da eta benetan mereziko du igandean Gezalara hurbiltzea.

Familia guztiarentzako obra da, bereziki 7 urtetik gorakoentzat gomendatua. Aurrekoan Gijónen antzeztu zuten 1.100 ikusle baino gehiagoren aurrean eta horietatik erdia haurrak izan ziren.

Izar, protagonista, mundu guztian famatua den sei urteko neskato piano jolea da. Izan ere, gurasoek inposatutako diziplina zorrotza jarraituta izugarrizko birtuosismoa lortu du. Neskatoa izar zoriontsu bat da, hazi nahiko ez lukeena, baina bizitzak beste patu bat prestatu dio, beste bide bat, beste gau da… eta bertan Izarrek dirdira betean argituko du.

Bestalde, Marie de Jongh konpainiaren zuzendaria Jokin Oregi da eta bere azken aurreko obrarekin (‘Amour’) hainbat sari lortu zituen. Horien artean, 2016 Feten saria (urtero Gijónen ospatzen den Europako haur antzerki feria) eta 2017an MAX saria. Orain, ‘Izar’ obrarekin Feten saria jaso berri du “al mejor espacio escénico”. Horrez gain, konpainia nazioartean ere badabil, esaterako Txinan. Ez da ba makala Lezon topatuko dugun lan-taldea eta emanaldia.

Hemen aurrerapen txiki bat: https://vimeo.com/251167623

Honakoan sarrerak bi preziotan daude: 3€ haurrak (12 urte arte) eta 8€ helduak. Beti bezala, Interneten http://bibe.me/eventos?filter=lezo&date=  edota emanaldia hasi aurretik Gezalan bertan eskuratu daitezke.

Arloa edo saila