Jarrai dezatela festek

Or, 2019-03-01 15:00

Gaur Lezoko leihoetan eta balkoietan kolore horia da nagusi

Gaur, ostiralhori, goizeko 9:30ean hasiko da herri osoa zeharkatuko duen Kalejira. Ondoren, Lezo Herri Eskolako eta Institutuko ikasleek “Sentimenduak” ikuskizuna eskainiko dute Bekoerrota kiroldegian.

11:00etan, berriz, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek “Trapujale festa” egingo dute Gurutze Santuaren plazan. Ondoren, hamaiketakoarekin eta Trapu Jolasekin emango zaio festari amaiera.

Arratsaldean, berriz, 17:30etan Sorgin Dantza eta Zirikuen kalejira egingo dute Murixkaren lokaletik abiatuta Gurutze Santuaren plazara arte. 19:30ean, Lezoko Euskal Dantzazaleek desfilea egingo dute. 20:00etan enkartelada eta amaitzeko afari herrikoia egingo da kiroldegiko frontoian (txartelak 13 eurotan salgai).

Larunbatgorri eta Igandubel

Kalejirakizango dira asteburuko protagonistak. Larunbatgorri egunean, larunbatean, kalejira egingo da Lopene plazatik abiatuta arratsaldeko 16:00etan eta Gurutze Santuaren plazan amaituko da, txokolatadarekin.

Igandubelen, berriz, Murixka Dantza taldeak kalejira egingo du 12:00etan, dantza taldearen lokaletik abiatuta Karlos Saldise plazara.

Astelehenarre eta asteartebeltz

Astelehenarre egunean, 17:00etan mozorroen festa egingo da Karlos Saldise plazan eta bertan, hiru mozorro onenak sarituko dira.

Ohiturari jarraiki, Lezoko Inauteriak Asteartebeltzean amaituko dira. 15:15ean Lezo Herri Eskolako ikasleekin epaiketa txikiaren antzezkizuna egingo da Gurutze Santuaren plazan eta txokolatada ere egingo da. 19:00etatik aurrera, berriz, Trapujaleren epaiketa izango da Gurutze Santuaren plazan eta herio bidaiaren ondoren, Trapujaleri eta inauteriei datorren urtera arte agur esango zaie.

Arloa edo saila