Kultura sektoreko profesionalentzat COVID19 neurriak eta laguntzen gida.

Gida hau Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kulturaren sektoreko profesionalei eskaintzen dien ezohiko aholkularitza-zerbitzuaren barruan sartzen da.

Zer aurkituko duzue gidan?

Neurri eta laguntza orokor nahiz espezifikoei buruzko informazioa modu ulergarrian, erabilgarrian eta egoki antolatuta eskaintzea. Beraz, gida bizia da honako hau.

Gainera, Kulturklik plataforma digitalean beste hauek ere aurkituko dituzu:

Arreta Pertsonalizatua emateko Zerbitzu Telematikoa, lanarekin, zergekin, finantzekin... lotutako kontsultak eta zalantzak doan argitzeko. Saileko teknikariek eta lantalde espezializatu batek orientazioa eman eta erantzunago dizue posta elektronikoaren edo telefonoaren bitartez, gehienez 48 orduren buruan.

Deskargatu hemen gida

 

Oarsoaldea Garapen Agentziaren COVID19 laguntza zerbitzua

Era berean, Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak, gogorarazi nahi du kontsultak egiteko, dirulaguntzak izapidetzeko laguntza eskatzeko edo zure galdera edo egoera azaltzeko eskura duzula garapen agentzia, horretarako jarri dituen bitartekoen bidez:

www.covid19oarsoaldea.com

covid19laguntzak@oarsoaldea.eus

943 494 129

Arloa edo saila